Berriak
Bulegoko azken berriak
Europako Batzordeak Herritarren Energiarako Aholkularitza Zentroaren lehen deialdia egin du. Programa honek laguntza zuzena eskaintzen die energia-komunitateei, erakundeei, herritarrei eta enpresa txikiei, beren energia berriztagarria ekoitzi, kudeatu eta autokontsuma dezaten. EKBtik zuen eskaera bideratzeko laguntza eskain diezazuekegu, puntuazio handiagoa eta hautatua izateko aukera gehiago izatea lortuz.

Gasteizko Energia-komunitateei zuzendutako dirulaguntzen 2. deialdiari buruzko jardunaldia
15 abendua, 2025Gasteizko Udalaren dirulaguntzen 2. deialdia aurkezteko eta azaltzeko jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu. Abenduaren 18an, osteguna, 17:00etan, Salburua CC.

Gasteizko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak (EKB) herritarrei zuzenduta dauden hiru lan saio antolatu ditu, energia-komunitateen inguruan. Lan saio hauek modu presentzial eta interaktiboan egingo dira, eta hurrengo helburuak dituzte: energia-komunitateen eredu energetikoa herritarrei hurbiltzea, ibilbide-orri bat eraikitzea, kasu praktikoak lantzea, zalantzak argitzea eta parte-hartze aktiboa sustatzea.

Hitzaldia: Eta autoa partekatzen badugu? Ba al du zentzurik mugikortasun partekatuak Vitoria-Gasteizen? Jardunaldia irailaren 18an ospatuko da arratsaldeko 18:30etan Zulueta jauregian. Izena-ematea beharrezkoa da.

Gasteizko Mugikortasunaren Asteko jarduera
9 iraila, 2025Datorren ostiralean, irailaren 19an, 16:30etik 19:00etara, Vitoria-Gasteizko Eraldaketa Komunitarioko Bulegoak (OTC) jardunaldi parte-hartzaile bat egingo du Konstituzio Plazan, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan.

Laguntza behar duzu zure energia-komunitaterako negozio-plan bat garatzeko? 45.000 €-ra arteko dirulaguntza deialdia. Ezagutu gehio albistean.

Energia-komunitateei buruzko informazio-jardunaldiak Gasteizko auzoetan, maiatzean eta ekainean.
8 maiatza, 2025Gasteizko Eraldaketa Komunitariorako Bulegotik (EKB) energia-komunitateei buruzko informazio-saioen txanda bat jarri dugu abian, Gasteizko herritar guztientzat.

Gasteizko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak bisore fotovoltaikoa aurkeztuko du, hiriko eraikinen eguzki-potentziala ezagutzeko aukera ematen duen tresna. Tresna honekin panel fotovoltaikoak instalatzearen bideragarritasuna eta honi lotutako ekonomia eta ingurumen onurak ezagutu ahalko dituzu.








