Opens in a new tab

Gasteizko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa

Bidelaguntza eta aholkularitza energia-komunitateak sortzeko.

EKB

Zer dira energia-komunitateak?

Erakunde hauek komunitate bateko kide izatearen sentimendutik sortzen dira, eta kideen parte-hartze ireki, boluntario eta hurbilari esker funtzionatzen dute. Zer da hoberena? Benetan kide direnek modu autonomoan kudeatzen dituzte: auzokideak, enpresa txikiak, tokiko agintariak edo pertsona horien taldeak.

Entitate hauek, energia sortzeaz gain, ingurunearentzako onura ugari ere sortzen dituzten tokiko energia-proiektuak bultzatzen dituzte. Bere helburua honako hobekuntza erreal hauek ekartzea da: ingurumena zaintzea, kostuetan aurreztea eta inguruko sare sozial eta ekonomikoa indartzea.

Aldaketa positibo eta lokal baten parte izatea interesatzen bazaizu, energia-komunitateak aukera paregabea dira, parte hartzeko eta desberdintasuna markatzeko!

edificio paneles 800x450

Zer da Gasteizko EKB-a?

Aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak eskaintzen dituen bulegoa da, entengabeko lanean Gasteizen energia-komunitateak sustatzeko eta sortzeko.

img 0310

Gasteizko EKB-ak eskaintzen dituen zerbitzuak

EKB-ak hurrengo hiru arloetan eskaintzen ditu bere zerbitzuak: