Energia-komunitateei buruzko informazio-jardunaldiak Gasteizko auzoetan, maiatzean eta ekainean.

8 maiatza, 2025
noticia jornadas a la ciudadanía

Gasteizko Eraldaketa Komunitariorako Bulegotik (EKB) energia-komunitateei buruzko informazio-saioen txanda bat jarri dugu abian, Gasteizko herritar guztientzat.

Jardunaldi hauen helburua eredu energetiko justuago, jasangarriago, lokalago eta kolektiboago honen eredua herritarrei hurbiltzea, zalantzak argitzea eta herritarren parte-hartzea sustatzea da.

Energia-komunitateak funtsezko tresna dira trantsizio energetiko justu baterantz aurrera egiteko, tokian tokitik bultzatua eta herritarren arteko lankidetzan oinarritua, erakunde eta entitateen lankidetza posibleekin. Eredu honen berri emateko eta herritarrak proiektu hauekin bat egitera animatzeko, EKBtik hainbat informazio saio antolatu ditugu, Gasteizko hainbat auzotan banatuta.

Jardunaldi hauetan hurrengo gaiei buruz hitz egingo dugu:

  • Zer dira energia-komunitateak?
  • Nola sortu bat
  • Antolaketa ereduak eta forma juridikoak
  • EK baten barruan egin daitezkeen ekintzak
  • Finantzaketa ereduak
  • Zalantzak argitu

Saio hauetara interesa duen edonor etorri daiteke, nahiz eta aurretik ezagutzarik ez izan. Anima zaitez parte hartzera, zure zalantzak argitzera eta energia-eredu demokratikoago eta jasangarriago baterako aldaketan parte hartzera. Kontsultatu egutegia eta eman izena hobeto datorkizun jardunaldian!

📅 Jardunaldien egutegia:

  • Maiatzak 29, osteguna – 18:30 – Hegoalde Gizarte etxeko erabilera anitzeko gelan
  • Ekainak 3, asteartea – 18:30 – Abetxuko Gizarte etxeko erabilera anitzeko gelan
  • Ekainak 4, asteazkena – 12:00 – Itziar Elkarteen etxean
  • Ekainak 4, asteazkena – 18:30 – Itziar Elkarteen etxean
  • Ekainak 5, osteguna – 18:30 – El Campillo Gizarte etxeko 1 bilera gelan
  • Ekainak 10, asteartea – 18:30 – El Campillo Gizarte etxeko erabilera anitzeko gelan
  • Ekainak 11, asteazkena – 18:30 – Salburua Gizarte etxeko erabilera anitzeko 1 gelan
  • Ekainak 12, osteguna – 18:30 – Lakua Gizarte etxeko erabilera anitzeko gelan
  • Ekainak 18, asteazkena – 18:30 – Itziar Elkarteen etxean
  • Ekainak 19, osteguna – 18:30 – El Campillo Gizarte etxeko erabilera anitzeko gelan
  • Ekainak 26, osteguna – 19:00 – El Pilar Gizarte etxeko erabilera anitzeko gelan

📝 Aldez aurretik izena ematea:
Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, formulario honen bidez: https://forms.gle/ue5cnoW8wLZVAnGu8

ZOZKETA! Bertaratutakoen artean etxebizitza baterako auditoria energetiko bat zozketatuko da.