Gasteizko Energia-komunitateei zuzendutako dirulaguntzen 2. deialdiari buruzko jardunaldia

15 abendua, 2025
captura de pantalla 2025 12 15 124933

Gasteizko Udalaren dirulaguntzen 2. deialdia aurkezteko eta azaltzeko jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu. Abenduaren 18an, osteguna, 17:00etan, Salburua CC.

Gasteizko Eraldaketa Komunitariorako Bulegotik (EKB) gonbidatu nahi zaitugu Gasteizko Udalaren 2. dirulaguntza-deialdiaren aurkezpen eta azalpen jardunaldira. Deialdi hau bereziki zuzenduta dago Energia Komunitateei eta energia arloko herritarren ekimenetan parte hartzen duten taldeei.

Saioan honakoak azalduko ditugu:

  • Deialdiaren egitura eta helburuak
  • Nork eska ditzakeen laguntzak
  • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak: instalazio fotovoltaikoakmugikortasun jasangarria, efizientzia energetikoa eta gehiago
  • Beharrezko dokumentazioa, epeak eta gomendio praktikoak

Eguna: Abenduak 18, osteguna
Ordua: 17:00etan
Lekua: Salburua Gizarte Etxeko 1. askotarako aretoan

Diru-laguntzaren deialdia eskuragarri hemen: https://www.araba.eus/botha/Busquedas/Resultado.aspx?File=Boletines/2025/140/2025_140_03473_C.xml&hl=

Gainera, zalantzak argitzeko eta EKB-k prozesuan eskain ditzakeen laguntzak azaltzeko tartea egongo da.Animatu eta parte hartu! Aukera paregabea da zure Energia Komunitatea sendotzeko.