LAN-SAIOAK: ikasi zure Energia-Komunitatea sortzen hiru saioetan

3 azaroa, 2025
captura de pantalla 2025 11 03 164308

Gasteizko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak (EKB) herritarrei zuzenduta dauden hiru lan saio antolatu ditu, energia-komunitateen inguruan. Lan saio hauek modu presentzial eta interaktiboan egingo dira, eta hurrengo helburuak dituzte: energia-komunitateen eredu energetikoa herritarrei hurbiltzea, ibilbide-orri bat eraikitzea, kasu praktikoak lantzea, zalantzak argitzea eta parte-hartze aktiboa sustatzea.

Zure energia-komunitatea sortzen ikasi nahi duzu? Lan-saio hauetan prozesu hau zerotik nola egin dezakezun ikasiko duzu.

Gasteizko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak (EKB) herritarrei zuzenduta dauden hiru lan saio antolatu ditu, energia-komunitateen inguruan. Lan saio hauek modu presentzial eta interaktiboan egingo dira, eta hurrengo helburuak dituzte: energia-komunitateen eredu energetikoa herritarrei hurbiltzea, ibilbide-orri bat eraikitzea, kasu praktikoak lantzea, zalantzak argitzea eta parte-hartze aktiboa sustatzea.

Saio bakoitza 2 ordukoa izango da, 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 18an (asteartea), azaroaren 24an (astelehena) eta abenduaren 2an (asteartea). Lan-saio hauek Lakua Gizarte Etxeko “Taller Nº11” gelan egindo dira Saioek jarraipena izango dute eta gai hauek landuko dira:

1. SAIOA: TALDE ERAGILEA ETA IKUSPEGI PARTEKATUA

– Talde eragilea osatzeko eta kohesionatzeko dinamika
– Zer esan nahi du ikuspegi partekatua sortzeak?
– Itxaropenak eta balioak lerrokatzeko tresna parte-hartzaileak
– Hasierako fasea lantzeko benetako kasuak

2. SAIOA: EREDU JURIDIKOAK ETA PROIEKTU TEKNIKOAK
– Gobernantza-ereduak eta komunitatearen barruko rolak
– Aukera juridikoak eta eratzeko urratsak
– Funtsezko alderdi teknikoak
– Lehen proiektuaren diseinua

3. SAIOA: FINANTZAKETA, MARTXAN JARTZEA ETA TALDE ERAGILEAREN FUNTZIONAMENDUA

– Epe luzerako iraunkortasuna
– Eredu ekonomikoa
– Finantzaketa-iturriak
– Martxan jartzea eta talde eragilea abiaraztea 
– Azken dinamika

Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea formulario honen bidez: https://forms.gle/xTRRLhjjZPiMnGJA8