Merkataritzari zuzendutako jardunaldiak, ekainak 5: energia-komunitateek saltokiekiko dituzten onurak ezagutu. Jardunaldirako linka online albistean.

4 ekaina, 2025
chatgpt image 29 may 2025, 12 33 59

Saltoki bat duzu eta zure energia-fakturen gastuak murriztu nahi dituzu ingurumenari laguntzen diozun bitartean? Zatoz programatutako jardunaldietako batera xehetasun gehiago jakiteko

Datorren ostegunean, ekainak 5, energia-komunitateak zer diren eta saltokiak nola parte har dezaketen azaltzeko sarrera-jardunaldiak egingo dira hainbat ordutegitan. Halaber, horietan parte hartzeak dituen onurak aipatuko dira:

  • Autokontsumo partekatua.
  • Energia-fakturen kostuak murriztea.
  • Eraginkortasun energetikoari buruzko aholkularitza.
  • Finantzaketa eta dirulaguntzak eskuratzea.
  • Tokiko merkataritza indartzea.

Jardunaldietara bertaratzen direnen artean zure merkataritzarako energia-auditoria bat zozketatuko da!

📅Hiru jardunaldiak honela daude programatuta:

  • Ekainak 5, osteguna, 09:30etatik 11:00etara Alde Zaharreko Enpresa Zentroko Agora aretoan
  • Ekainak 5, osteguna, 15:00etatik 16:30era Alde Zaharreko Enpresa Zentroko Agora aretoan
  • Ekainak 5, osteguna, 20:00 – 21:30 online formatua. Hitzaldira konektatzeko esteka honetan.

📝Aurretiko izen-ematea:
Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea honako formulario honen bidez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdVWxqg4cg7Y-fC3fpQPS-4Gw3JytVAGLf5uw-qqQGpwUpubg/viewform?usp=dialog