Formazioak
Atal honetan, EKBk edo energia-komunitateei lotutako beste erakunde batzuek ematen dituzten aurrez aurreko zein online jardunaldietarako deialdiak aurkituko dituzu. Baita ere, EKBk berak egindako webinarrak gehituko dira. Horietan energia-komunitateekin lotutako hainbat gai azalduko ditugu.
WEBINAR 10 EKak martxan jartzeko oztopoak eta erronkak
11 abendua, 2025Serieko azken webinarra ikustera animatzen zaitugu. Bertan, komunitate energetiko bat martxan jartzean dauden oztopoei buruz hitz egiten dugu, baita eskaintzen dituzten aukerei buruz ere.

Webinar 9: Gizarteratzea eta pertsona guztientzako energia
27 azaroa, 2025Ongi etorri Gasteizko Udaleko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak eskaintzen duen bederatzigarren webinar honetara. Gaurkoan “Gizarteratzea eta pertsona guztientzako energia”ri buruz hitz egingo dugu. Webinar honetan nola energia pertsona guztientzako eskubide bat izan behar den eta ez pribilegioa, energia-komunitateak auzo zaurgarrietan, berdintasun energetikoa bultzatzeko estrategiak edo nola barne hartu gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden taldeak energia-komunitateen bidez landuko da.

Webinar 8: Berrikuntzak eta etorkizuneko joerak
27 azaroa, 2025Ongi etorri Gasteizko Udaleko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak eskaintzen duen zortzigarren webinar honetara. Gaurkoan energia komunitateen “Berrikuntzak eta etorkizuneko joerak”ri landuko ditugu. Webinar honetan energia-merkatuko eredu berriak jorratuko dira, besteak beste, peer-to-peer (P2P) edo blockchain ereduak, digitalizazioa, sare adimenduak, malgutasuna eta energia-komunitateen etorkizuneko joerak.

Webinar 7: Energía Komunitateetan proiektuen finantzaketa eta iraunkortasun ekonomikoa
27 azaroa, 2025Hona hemen 7. webinarra, "Energía Komunitateetan proiektuen finantzaketa eta iraunkortasun ekonomikoa" aurkezten dugunean. Saio honetan, energia-komunitateen barruan proiektuak aurrera eramateko eredu ekonomiko posibleetako batzuk eta horientzako finantzaketa-aukerak aurkituko dituzu.

Webinar 6: Autokontsumo kolektiboaren alderdi teknikoak
27 urria, 2025Ongi etorri Gasteizko Udaleko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak eskaintzen duen bosgarren webinar honetara. Saio honetan, "Autokontsumo kolektiboaren alderdi teknikoak" izenburupean, autokontsumo elektrikoa, energia banatzeko ereduak zertan diren sakontzera gonbidatzen zaitugu. Baita autokontsumo partekatuko instalazio fotovoltaiko bat martxan jartzeko eman beharreko pausoak eta dagoeneko horrelako proiektu bat duten energia-komunitateen adibideak ere. Serie honek 10 webinar ditu, komunitate energetiko bat ulertzen, bultzatzen edo osatzen laguntzeko pentsatuak.

Webinar 5: Funtsezko teknologiak energia komunitateetan
27 urria, 2025Ongi etorri Gasteizko Udaleko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak eskaintzen duen bosgarren webinar honetara. "Funtsezko teknologiak energia-komunitateetan" izeneko saio honetan, energia-komunitate baten barruan zer jarduera egin behar diren ezagutzera gonbidatzen zaitugu, eta energia berriztagarria sortzeko eta biltegiratzeko teknologiei, monitorizazioari eta askoz ere gauza gehiagori buruz gehiago jakitera! Serie honek 10 webinar ditu, komunitate energetiko bat ulertzen, bultzatzen edo osatzen laguntzeko pentsatuak.

Webinar 4: Energia komunitate bat eratzeko izapideak
7 urria, 2025Ongi etorri Gasteizko Udaleko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak eskaintzen duen laugarren webinar honetara. Gaurkoan “Energia-Komunitate bat eratzeko izapideak”ri buruz hitz egingo dugu. Webinar honetan energia-komunitate bat eratzeko beharrezko izapideak landuko dira, hauen artean: gobernantza erduaren hautaketa, estatutuak idaztea, komunitatearen erregistro ofiziala, lizentziak eskuratzea edo lehen urrats operatiboak.

Webinar 2: Energia Komunitateen lege- eta politika- esparrua
25 abuztua, 2025Ongi etorri Gasteizko Udaleko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak eskaintzen duen bigarren webinar honetara. Gaurkoan “Energia Komunitateen lege- eta politika- esparrua”ri buruz hitz egingo dugu. Webinar honetan energia-komunitateen lege- eta politika-esparrua, Europako eta Espainiako araudia, autokontsumo kolektibo eta partekatuari buruzko araudi espezifikoa eta energia-komunitate bat eratzeko administrazio-prozedurak eta lege-betekizunak landuko dira.

Webinar 1 Energia komunitateen sarrera Gasteizko EKB
11 uztaila, 2025Ongi etorri energia-komunitateei buruzko serieko hamar webinarretako lehenengora. Lehenengo saio honetan, "Energia-komunitateen hastapenak" izenburua duena, gaur egungo energia-testuingurua ezagutzera gonbidatzen zaitugu, eta energia-komunitateak zer diren, nola funtzionatzen duten eta zer onura eskaintzen dituzten ezagutzera, azalpen argien eta adibide praktikoen bidez.

Sartu bere youtube kanalera argitalpen honen estekaren bidez, energia-komunitateei buruz gehiago jakiteko










