Webinar 8: Berrikuntzak eta etorkizuneko joerak

27 azaroa, 2025
webinar 8 berrikuntzak eta etorkizuneko joerak

Ongi etorri Gasteizko Udaleko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak eskaintzen duen zortzigarren webinar honetara. Gaurkoan energia komunitateen “Berrikuntzak eta etorkizuneko joerak”ri landuko ditugu. Webinar honetan energia-merkatuko eredu berriak jorratuko dira, besteak beste, peer-to-peer (P2P) edo blockchain ereduak, digitalizazioa, sare adimenduak, malgutasuna eta energia-komunitateen etorkizuneko joerak.

One-Stop-Shop (OSS) baita aipatzen da. Hau plataforma digital bat da, leihatila bakar gisa funtzionatzen duena, eta hainbat funtzionalitate biltzen ditu bere baitan, energia-komunitate bat sortzeko faseetan laguntzeko. Ekosistema honetan energia-komunitate baten sortze prozesuan behar den guztia biltzen da: prestakuntza, baliabide erabilgarriak, behar den dokumentazioaren erregistroa eta kideen arteko harremanetarako foroa.

Halaber, oraindik komunitate energetiko baten kide ez diren pertsona interesatuak haien artean harremanetan jartzeko aukera ematen du, komunitate berri bat sortzeko prozesuari ekiteko.

📞 Zalantzarik daukazu edo gurekin harremanetan jarri nahi duzu? 

Telefonoa: 945 429 560 
Posta elektronikoa: info@vitoriagasteiz-otc.org
Aurrez-aurreko arreta: Zulueta Jauregia (Senda ibilbidea 2, 01007 Gasteiz)